Udaletxeko aparteko bilera

Otsailaren 29a arte dugu bigarren etxebizitzen gainzergari buruzko erabakia hartzeko. Auzapezak hurrengo kontseilua martxora atzeratu du, kasualitatea ? Herri Berriko hautetsiek, hilabete huntako Herriko kontseilua martxoaren 10era pusatua izanen dela jakin dugu. Hori horrela, gaurdanik, bigarren etxebizitzen gainzergaren inguruan dugun iritzia plazaratzera bultzatzen gaitu Izan ere, onartutako finantza lege berrian, Zergen kode orokorreko 1407 ter artikuluak, “tentsiodun” zonaldeak deitutako herriei bizitegi zerga emendatzeko posibilitatea ematen du. Horren ondorioz, lehen etxebizitza kontsideratuak ez diren bizitegiek, %5a…

Iruzkinak desaktibatuta daude Udaletxeko aparteko bilera sarreran

Emaztegaientzako politika publikoak proposatzen ditugu

Martxoaren 8an, larrialdi egoeran diren emazteei harrera gune baten eta baliabideen eskaintzeko beharra azpimarratu dute, besteak beste. Martxoaren 8aren karietara, Donibane Lohizuneko Herri Berri taldeak emazteen harrerarako guneen sortzea, eta emazteen lan baldintzetaz zein haurren zaintza lanari buruz hausnartzeko lan talde baten sortzeko proposamenak luzatu ditu." Martxoaren 8ko eguna emazteen eskubideen aldeko politika publikoen bultzatzeko eguna ere bada Donibane Lohizuneko Herri Berri oposizioko taldearentzat. Egun horren karietara, emazteen egoeraz jabetzeko nahia erakutsi eta proposamenak egin…

Iruzkinak desaktibatuta daude Emaztegaientzako politika publikoak proposatzen ditugu sarreran

Prentsa agiria: TAFTA

TAFTA proiektuak liberalismo bortitzari ateak irekiko dizkio ! Peyucori eskatzen diogu, Donibane Lohizune TAFTArik gabeko herria izendatu dezan. Prentsa agiri honen bidez, Herri Berri Donibane Lohizuneko herri taldeak donibandarren areta piztu nahi du negoziatzen ari den TTIP (TAFTA) izeneko Itsas gaindiko merkatu handiaz. Europar Batasuneko Batzordeak, Komisioa eta Estatu Batatuen arteko negoziaketak hastea eskatu du, akordioa burutu ahal izateko. Hau da, Akordioa euroaginduaren negoziazioaren baitan onartuko balitz, truke horiek Estatuen artean burutzen ahalko liratezke baita Estatuaren baitan…

Iruzkinak desaktibatuta daude Prentsa agiria: TAFTA sarreran

Trikaldi, adineko pertsonentzako zentroaren hestea salatu du Herri Berrik

Trikaldi zentroaren hestearen berri izan dugu baina heste horren inguruan gardentasun falta nabarmentzekoa da : nora doaz bertan ziren ohe guziak ? Herri Berri, herri hauteskundeetarako Donibane Lohizuneko ezkerreko abertzaleak biltzen dituen zerrendak jakinarazi du Trikaldi adineko pertsonentzako zentroaren hestearen aurka dela. Berrogei urteren ondotik eta Donibane Lohizuneko herriko eta inguruko adineko jendeari "hainbeste mesede eta zerbitzu on bete ondotik", Trikaldi zahar etxea hesteko arriskuan dago, "Kostaldeko ospital zentroa"diru ainitz galtzen ari baita. Donibane Lohizuneko zerrendak salatu du dirua dela "arrazoi…

Iruzkinak desaktibatuta daude Trikaldi, adineko pertsonentzako zentroaren hestea salatu du Herri Berrik sarreran

Donibane Lohitzuneko Herri Berri zerrendak bere proiektua eta zerrenda aurkeztu ditu

Baiona 2014 zerrendaren ondotik, Donibane Lohitzuneko Herri Berri zerrendak bere ardatz nagusiak eta zerrenda osoa aurkeztu ditu. Pascal Lafitte izanen da zerrenda buru eta bere atzetik Lamia Horchani aurkituko dugu. Ondotik Peio Etcheverry Ainchart eta Yvette Debarbieux aurkitzen dira, hurrenez hurren. "Ezkertiar eta abertzale" zerrendak "donibandarren bizia hobetzeko proiektu bat" plantan ezarri dute, eta laster aurkeztuko dituzte beraien programaren zehaztasunak. Peyuco Duhart auzapezaren ondotik, Donibane Lohitzunen ofizialki aurkezten den bigarren zerrenda da Herri Berrirena. Herri…

Iruzkinak desaktibatuta daude Donibane Lohitzuneko Herri Berri zerrendak bere proiektua eta zerrenda aurkeztu ditu sarreran
Azaroaren 30ean denak Maulera Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen alde!
Les élus Herri Berri manifestent pour une collectivité territoriale Pays Basque

Azaroaren 30ean denak Maulera Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen alde!

Zerbitzu publikoak Iparraldean atxikitzeko eta politika publikoak Iparralde mailan garatzeko eta kudeatzeko, Herri Berri lurralde kolektibitatearen alde. Herri Berriko hautetsiak - ezkerretik eskuinera Paxkal Lafitte, Alain Duclercq (bizkarrez) eta Peio Etcheverry-Ainchart - eta Yvette Debarbieux, hautetsien banderola atxikitzen Lurralde Kolektibitatearen aldeko 2000an sortu denetik, hobeto bizi daitezen Donibandarrentzako lan egiteaz gain, Herri Berri taldea engaiatua da ere Euskal Herria eta euskal herritarrak hunkitzen dituzten gai eta dinamika zabalagoetan. Engaiamendu horren adibide dugu Baterak bultzatu ekimenetan…

Iruzkinak desaktibatuta daude Azaroaren 30ean denak Maulera Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen alde! sarreran

Donibane lohizune AHL proiektuaren alde ote

Auzapez jauna AHL alde edo aurka ote zira? Herri Berrik eta Donibandar guziek, erantzun argi bat eskertuko genuke. Herri Berri talde munizipala harritua egon da Peyuco Duharten azken hitzak entzunez Abiadura Handiko Linearen gaur egungo proiektuari buruz, iritziz aldatzen ari dela emaiten baitu. UMPk Eskualde hauteskundeetan aurkezten duen zerrendan 5. tokian dugu Peyuco Duhart, arrunt AHLaren alde den Alain Lamassouren gibelean. France 3 telebista kateari erantzunez, Peyuco Duhartek deklarapen nahasiak egin ditu herenegun, linearen balizko…

Iruzkinak desaktibatuta daude Donibane lohizune AHL proiektuaren alde ote sarreran

Elgar hautsitako isiltasuna

Donibane Lohizuneko oposizio taldeak agerraldia egin du gaur goizean Elgar etxebizitzako xedearen karietara azken berriak emateko. Preseski, Paueko epaileak Peyuco Duhart auzapezaren kontra joan den urrian eman epamahaia plazaratu du Herri Berrik. Hautetsi abertzaleek nabarmendu dutenez, lur eremua erosteko jujeak finkatu kopurua oso altua izanki -Herriko Etxeak milio bat eskeini zien Elgar akanpalekuaren jabeei eta epaileak 4 milio goiti ezarri ditu-, etxebizitza sozialak egiteko egitasmoa kolokan ikusten dute hautetsi abertzaleek. Herri Berri taldeak agerian utzi…

Iruzkinak desaktibatuta daude Elgar hautsitako isiltasuna sarreran