Lur politika

A zer aitortza, azken herriko kontseiluan auzapezaren partez ukan duguna! Beste behin ere lurraren aintzin-eroste edo « preempzioan » indar gehiago egin beharko zela azpimarratzen ari ginelarik, hara P. Duhartek erantzuten baitzuen egia zela, eta etxebizitza mailan gure beranta bete nahi izanez geroz, hemendik aintzina sozial osozko logika batera joan beharko zela. Eta harrigarria bada ere, gehitu zuen hortaz doi bat berant ohartu zirela, baina orain kartsuki ariko zirela! Gure ustez, segur hobe dela berant…

Iruzkinak desaktibatuta daude Lur politika sarreran

Emaztegaientzako politika publikoak proposatzen ditugu

Martxoaren 8an, larrialdi egoeran diren emazteei harrera gune baten eta baliabideen eskaintzeko beharra azpimarratu dute, besteak beste. Martxoaren 8aren karietara, Donibane Lohizuneko Herri Berri taldeak emazteen harrerarako guneen sortzea, eta emazteen lan baldintzetaz zein haurren zaintza lanari buruz hausnartzeko lan talde baten sortzeko proposamenak luzatu ditu." Martxoaren 8ko eguna emazteen eskubideen aldeko politika publikoen bultzatzeko eguna ere bada Donibane Lohizuneko Herri Berri oposizioko taldearentzat. Egun horren karietara, emazteen egoeraz jabetzeko nahia erakutsi eta proposamenak egin…

Iruzkinak desaktibatuta daude Emaztegaientzako politika publikoak proposatzen ditugu sarreran

Herri Berriko hautetsien iritzi zutabea

Herri elkargoak ura kudeatzeko kontratu berria negoziatuko du: banatzaile pribatua ala publikoa? Ura ez da merkantzia bat hondasun publikoa baizik! Hosto iharduekin, azaroan, uraren faktura heldu zaigu. Ohar bat, Donibandar guziak partekatua: Ur geza, kondu gazi! Faktura hortan, « Lyonnaise des Eaux »ren partea da gehien emendatzen: bai ur prezioaren m3ri dagokionez eta berdin ur zikinen asenisamendu-biltzekoa. Hemendik bi urtetara, Hego Lapurdiko Hiriguneak ur edankorraren banaketari buruzko kontratu berri bat negoziatu beharko du. Berri ona! Karia hortara,…

Iruzkinak desaktibatuta daude Herri Berriko hautetsien iritzi zutabea sarreran

Prentsa agiria: TAFTA

TAFTA proiektuak liberalismo bortitzari ateak irekiko dizkio ! Peyucori eskatzen diogu, Donibane Lohizune TAFTArik gabeko herria izendatu dezan. Prentsa agiri honen bidez, Herri Berri Donibane Lohizuneko herri taldeak donibandarren areta piztu nahi du negoziatzen ari den TTIP (TAFTA) izeneko Itsas gaindiko merkatu handiaz. Europar Batasuneko Batzordeak, Komisioa eta Estatu Batatuen arteko negoziaketak hastea eskatu du, akordioa burutu ahal izateko. Hau da, Akordioa euroaginduaren negoziazioaren baitan onartuko balitz, truke horiek Estatuen artean burutzen ahalko liratezke baita Estatuaren baitan…

Iruzkinak desaktibatuta daude Prentsa agiria: TAFTA sarreran

Donibane aparkalekua

Donibane zentrora iritsi eta aparkatzeko arazoak ikusirik, Xantakon autopista irteera bat dohainik irekitzea proposatzen dugu, autoak zentroan ez metatzeko. Denek dakigu aparkatzea ez dela gauza errexa Donibanen. Baina autoa leku batean utzi baino lehen, hiri barnera ailegatu behar da. Eskolako bakantzetan, asteburuetan, udako bi hilabetetan, gero ta maizago hiriko sarbideak autoz itotuak dira. Noizbehinka, Urdazuri ibarretik edo Baionatik jiten direnek buelta egin behar dute hiri bihotzara hurbildu ahal izan gabe. Bidehandiko korapiloan gaude eta hortaz…

Iruzkinak desaktibatuta daude Donibane aparkalekua sarreran

Heldu den urtean parte hartzeko gogoa?

Oporrak bururatzen ari dira eta denak lanera itzuliko gara. Gurekin lanean artzeko gogoa dutenentzat, jakin zazue Herri Berri taldearen ondoko bilkura irailaren 8an iraganen dela, arr 7etan, Duconte karrikako 7.ean den gure egoitzan, Altuenan (ikastolaren ondoan). Bazkidetzarik ez da eskatzen, parte hartzea dohainik da. Soilik zure borondate ona (ahalen araberakoa), energia eta tokiko politika aldarazteko gogoek donibandarren etorkizuna baldintzatuko dute. Taldea denei idekia zaie. Hilabeteroko lehen astelehenean biltzen da, baita balizko beharren arabera ere. Bilkurek 2 oren irauten…

Iruzkinak desaktibatuta daude Heldu den urtean parte hartzeko gogoa? sarreran

Gurekin harremanetan sar zaitezke

Facebook sare sozialean  Twitter sare sozialean Helbide elektronikoa : herri.berri.donibane@gmail.com Hilabete guziz, lehen astelehenarekin, 20:30ean, Villa Altuena, Larreguy etorbidea (funerarium ohiaren ondoan) gure lokalean  

Iruzkinak desaktibatuta daude Gurekin harremanetan sar zaitezke sarreran

Nor gara?

Herri Berri Donibaneko talde munizipala da. 2000an sortu zen, « Donibane euskaldun » talde munizipala ohia desagertu ondoren. Talde abertzalea izanik ere, Herri Berrik donibandar guziak bildu nahi ditu aniztasun kultural, sozial eta belaunaldikoa integratzen dituen proiektu baten inguruan, erronka ekologikoak ere kontuan hartuz. Herri Berri taldeak Michèle Alliot-Marie-k ezarri politikari alternatiba nagusia izan nahi du. Taldea 2001eko herri hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldiz, Xabi Soubelet zerrenda-buru zuelarik. %12ko emaitza egin zuen, herriko etxean 2…

Iruzkinak desaktibatuta daude Nor gara? sarreran

Herri Berri ingurumenaren alde

  Herri Berri zerrendak, Pascal Lafitte bere zerrendaburuaren bidez, Bizik aurkeztu trantzisio ekologiko eta energetikoaren ituna izenpetu du eta hautatua izanez geroz 36 neurri konkreturen inguruan engaiatu da.   Donibane Lohizuneko hautagai ezberdinen engaiamenduen sailkapena hemen begira 

Iruzkinak desaktibatuta daude Herri Berri ingurumenaren alde sarreran

Bilkura publikoak

  Herri Berri-ren programa aurkezteko, bilkura publikoak antolatuko dira: - Martxoaren 18an, Akotzeko akanpalekuan - Martxoaren 19an, Bordatxo trinketean - Martxoaren 20an, Ixakako eskolan Bilkura guziak 19:00etan iraganen dira

Iruzkinak desaktibatuta daude Bilkura publikoak sarreran

Ikusmen arazoak dituztenentzako entzunezko programa

Gure lehentasuna etxebizitza Hatsa hartzen duen hiria Indartu behar den hiri bat Hiri bat denentzat Kultura bizi eta herrikoi baten alde Eskola gure haurren onetan bermatzeko xedea Ongi bizi eta mugitu Eta ere...

Iruzkinak desaktibatuta daude Ikusmen arazoak dituztenentzako entzunezko programa sarreran

Ekintzaileen lekukotzak

Michael Alcibar-Darancette Nere engaiamendua HERRI BERRI taldean gazteeri uzten zaien lekuan oinarritzen da. Tamalez, Donibane Lohitzuneko bizi herrikoian eta bizi politikoan leku gutti dutela badakigu. Horretarako eta nehor ez baztertzeko, Herri Berrik aspalditik gazteriaren parioa egina du bai donibandar jendartearen aniztasuna bultzatuz, baita hauteskunde zerren- dan gazte batzueri lekuak utziz ere. Pario horri erantzuntzeko, naturala iduritzen zitzaidan nik ere desmartxa herritar, kolektibo eta alternatibo horretan parte hartzea. Amaia Etcheleku Donibandar gisa nere herriari atxikia naiz eta nere heinean beti…

Iruzkinak desaktibatuta daude Ekintzaileen lekukotzak sarreran

Pascal Lafitte etxebizitzari buruzko eztabaidan

Martxoaren 8an donibandar gazte talde batek etxebizitzari buruzko eztabaida antolatu du. Donibaneko herriko bozetan aurkezten diren hiru zerrenda-buruak gomit ziren. Peyuco Duhart gaur egungo auzapezak ez bezala, Pascal Lafittek parte hartu du, galderei erantzun eta arlo horretan Herri Berriren proposamenak aurkeztu.

Iruzkinak desaktibatuta daude Pascal Lafitte etxebizitzari buruzko eztabaidan sarreran

Trikaldi, adineko pertsonentzako zentroaren hestea salatu du Herri Berrik

Trikaldi zentroaren hestearen berri izan dugu baina heste horren inguruan gardentasun falta nabarmentzekoa da : nora doaz bertan ziren ohe guziak ? Herri Berri, herri hauteskundeetarako Donibane Lohizuneko ezkerreko abertzaleak biltzen dituen zerrendak jakinarazi du Trikaldi adineko pertsonentzako zentroaren hestearen aurka dela. Berrogei urteren ondotik eta Donibane Lohizuneko herriko eta inguruko adineko jendeari "hainbeste mesede eta zerbitzu on bete ondotik", Trikaldi zahar etxea hesteko arriskuan dago, "Kostaldeko ospital zentroa"diru ainitz galtzen ari baita. Donibane Lohizuneko zerrendak salatu du dirua dela "arrazoi…

Iruzkinak desaktibatuta daude Trikaldi, adineko pertsonentzako zentroaren hestea salatu du Herri Berrik sarreran