2012ko abenduko herri kontseiluan, Astigar gunea (Ilôt des Erables), Victor Hugo hiribidearen berrantolatze proiektua onartu zen.
Proiektua bere helmugara iritsi da eta horrek, 69 etxebizitza eraikitzea ahalbidetu du -horietarik 23 etxebizitza sozial pribatu- baita, Merkatu ondoan diren komertzioen garapena, Select zinema gunearen handitzea ere. SCCV izena zuen proiektu honen gauzapenak, erdigunean dagoen plazatxoaren berrantolaketa bultzatzen zuen. Herriko Kontseiluak, plaza hori « Celhabe plaza » deitzea erabaki du, lehengo jabeak omentzeko asmoz.

ilot érables

Berrantolatze merkea

Gune horren berrantolatzea ez da guztiz satisfagarria . Bakoitzak, iritzi desberin bat izan lezake bertan kokatzen den eskulturaz, eraikinen estetikas, guneaz eta baita zakarrontzietaz ere. Baina proiektu honek duen aspektuak ez du hasieran izan behar zuenaren itxura bera eta horrek arazo bat suposatzen du. Ez dugu dudan emanen proeiktu honen lehen helburua gune ludiko-kultural bat zenik, baina proeiktuak hasi aurretik beti esan da natura eta belardiarekin batuko zela eta ez da hala. Beranta eta lanaren kostuak direla eta, kontsruktoreak ez du bere hitza bete. Baina hala eta guztiz ere, lanak onartuak izan dira baita 19.000 € balio dituzten lore pote handi horiek.

Arte errepikatua

Guztiz asegabea. Merkatua eta hilen monumentuak arrunt mineralak dira eta Foch irlaren (îlot Foch ) inguruan izan ditugun oihartzunak bertan gauza bera gertatuko dela ondorioztatzen ahal dugu. Ez gira mineral pixkat egotearen aurka, modan da, baina belardia beharrezkoa da zentroan.
Klinika atzean kokatua den eraikinean salatu izan genuen bezala, ohartzen gira promotoreek nahi dutena egiten lortzen dutela eta hori kezkagarria da. Arau batzuk onartu behar dira, PLUaren baitan daudenak eta ez da normala arau horiek urratzea. Arlo publikoak, indar bultzada handia egin behar du hori gerta ez dadin.