A zer aitortza, azken herriko kontseiluan auzapezaren partez ukan duguna! Beste behin ere lurraren aintzin-eroste edo « preempzioan » indar gehiago egin beharko zela azpimarratzen ari ginelarik, hara P. Duhartek erantzuten baitzuen egia zela, eta etxebizitza mailan gure beranta bete nahi izanez geroz, hemendik aintzina sozial osozko logika batera joan beharko zela. Eta harrigarria bada ere, gehitu zuen hortaz doi bat berant ohartu zirela, baina orain kartsuki ariko zirela! Gure ustez, segur hobe dela berant sekulan baino. Baina zenbat aldiz behar izan genuen entzun, lur politika hori bera eskatzen genuelarik, gure jarrera dogmatikoa zela edo gauza bera etengabe errepikatzen genuela… Zenbat huts egindako parada, garestiegi edo gaizki kokatua zirelaren aitzakiarekin. Iduri luke gure tematze hori ez dela debaldetan izan, baina beldur gara orain hainbeste denbora galdurik eta lur prezioak hainbeste iganik, eraikitzeko lurrak atzematea desa o joanago eta zailagoa izanen dela. Bide onera goaz, bederen.