Michael
Michael Alcibar-Darancette
Nere engaiamendua HERRI BERRI taldean gazteeri uzten zaien lekuan oinarritzen da. Tamalez, Donibane Lohitzuneko bizi herrikoian eta bizi politikoan leku gutti dutela badakigu. Horretarako eta nehor ez baztertzeko, Herri Berrik aspalditik gazteriaren parioa egina du bai donibandar jendartearen aniztasuna bultzatuz, baita hauteskunde zerren- dan gazte batzueri lekuak utziz ere. Pario horri erantzuntzeko, naturala iduritzen zitzaidan nik ere desmartxa herritar, kolektibo eta alternatibo horretan parte hartzea.

Amaia
Amaia Etcheleku
Donibandar gisa nere herriari atxikia naiz eta nere heinean beti interesatu naiz Donibaneko biziari. Aurtengo herriko bozak sesitu ditut urrats bat aintzinera emateko, nere burua HERRI BERRIren zerrendan aurkeztuz. Beste helburuen artean, HERRI BERRIk bultzatu nahi duen politika soziala, herri ingurumena, Euskal hizkuntza eta kultura, garantzitsuak atxematen ditut.

 

Kristine

Kristiñe Idiartegaray Artola

Donibandarra naiz sortzez, Donibane Lohizunen bizi naiz eta Donibane Lohizune biziki maite dut. Ene herria garatzen eta serioski kudeatzen, benetan lagundu nahi dut. Donibane Lohizune Euskal Herrian dago, bere lekua eta bere nortasuna babesten sustatu behar dut eta hortarako erabaki egokien hartzen lagundu nahi dut. Gaurko Euskal Herrian euskaldunak eta kanpotik etorriak elgarrekin bizi gira eta gure herria denona eta denontzat izanik, elgarren errespetua atxikitzera bultzatu nahi dut. Ama eta amatxi gisa, iraganetik heldu zaigun ondarea altxorra da ; ene haur eta arrahaurrei uztea dut ardura eta helburu. HERRI BERRIn denen arteko lana da, bakotxak bere lekua eta hitza du eta hori enetako zinez garrantzitsua da. Horiek dira ene arrazoiak… HERRI BERRI bistan dena!!!