Donibane Lohizuneko familiei egindako galdezketaren ostean eta eskolen kontseiluko bozkaren gehiengoaren ondorioz, eskola asteak, lau egunera pasatuko dira. Hori dela eta, orduak berrantolatzen hasiko dira eta 2018ko sartzeaz geroztik, lau eguneko asteetara pasako gira.

Asterik beteena

Lau egun eta erdiko asteari esker, eskola egunak arinagoak ziren. Asteazkenetan pausa egiteak, haurrek animazio desberdinak burutu ditzaten ahalbidetzen zuen edo ez baina, horrek ez zuen esan nahi, haurrek aste batean eskolan pasatzen zuten ordu kopurua ttikiago zenik.
Egun motzak eta asteazkenak libre izateko, opor handi eta ttipien iraupena murriztu beharko litzateke. Denbora kudeatzen duten langileek hori aipatzen dute eskola denboraz mintzatzen direnean. Horrek eragina luke, bai urte osoko iraupenean baita astean edota eguneko ordu kopuruan ere. Baina orain arte ikusitakoak ematen du ikasleen lehentasuna alde batera utzia dela.
Eskola bakoitzaren egun kopurua ez da kontseilu batean deliberatu behar. Herri Berriren ustez, ikastetxeek hartu beharreko erabaki bat da.

Lau eguneko asteak

Eskolatik kanpoko aktibitateak (NAP) alde batera utzi behar dira ?

Herriko Etxeak, 2014eko irailaz geroztik ikasleei zuzendutako NAP-eak gogoetatzen hasi da. Ikasleek aktibitateak dohain egiteko eman beharreko 130 000€-ak eman ditu ere (estatutik 30 000€ jaso direnean).
Horri esker mota desberdinetako aktibitateak burutu ahal izan dira : kulturalak, fisikoak, artistikoak, hezkuntzari lotuak eta abar… Pena litzateke aktibitate horiek desagertzea, eskola egunak 4 egunetara pasaz gero.
Herri Berrik kontutan hartzen du Donibane herriak, gai honen inguruan egindako lan guzia, baita aktibitate horiek burutzen lagundu duten Donibaneko elkarteen lana ere. Ahal gutxi izan dituzten arren, beren borondate on guziarekin lan egin dutenez, ariketa eta aktibitate desberdinen gustu ona eman diete haurrei. Nahiz eta ez den beti erreza izan… lortu dute.