Martxoaren 8an donibandar gazte talde batek etxebizitzari buruzko eztabaida antolatu du. Donibaneko herriko bozetan aurkezten diren hiru zerrenda-buruak gomit ziren. Peyuco Duhart gaur egungo auzapezak ez bezala, Pascal Lafittek parte hartu du, galderei erantzun eta arlo horretan Herri Berriren proposamenak aurkeztu.