kasu Karsinenera joaintean

Duela bi urte, uda aintzin, Karsinenerako sartze bidexkak auzapezari jadanik aipatu genizkion: bihurgune «itsua» Arrokako bidera heltzeko, xikana lanjerosa Balkoineko bidean, auzapezak erantzun zigun gogoetan ariko zirela. Bi urte iragan dira eta egoera ez da aldatu. Zer goaitatzen ote dugu, istripu larri bat gertatzea?
Karsinenea Donibane Lohizuneko «bilika demografikoa» bilakatzen ari da eta auzo horretara heltzeko bideak ezin dira orain bezain lanjerosak egon. Balkoineko bidea ere ezin da den bezala atxiki, batez ere herriko etxeak bizitegi programa berriak inguru horietan kokatu nahiko lituzkeelarik.
Azken hilabete hauetan, istripu batzuk gertatu dira Donibanen. Bide seguritatea hobe zaintzera gomitatzen gaituzte, bereziki arriskuak nabarmenak direlarik.