Jakes Esnal orain etxea
Auzapez jauna,Kontseilari jaun ta andereak, hona zuen areta ta izenpetzeari azaldua den testoa :Jakes Esnal, 66 urteko donibandarra, giltzapeko 28 garren urtean orain dago, Re-ko ugartean espetxeraturik. ETA-ko kidea, Espainian atentatuei leporatua, Frantzian betirako giltzapeari kondenatu dute.Hala ere, orain dela 9 urte pasa, baldintzapeko askatzea eska dezakela.Jakes Esnal eta abokatuak, 2017-ko irailaren 23an, baldintzapeko askatzea eskatu berria dute,ETA-k armak utziz geroz, biktima guzien dretxoak eta estatua onartu ere, Euskaldunak milaka ibili dira Pariseko etorbideetan. Hoiekin bat eginik, gure herri ta hirien 1000 hautetsi baino gehiagok « Euskal presoak etxera » aldarrikatu dute.Oraingo bake kontestuan eta elkar bizitzearen desiran, guk herri Kontseilariek diogu Jakes Esnalen etxeratzeak, Donibane Lohizunera, emazte ta semeengan, ez duela ordena publikoa inarrosiko.