Gure iduriko, iragarria izan zaigun buxetak ez du bat egiten gure herriarentzat lehentasunezkoa diren erronkei erantzuteko : Etxebizitza eskuragarriak eta hiri mugikortasuna. Etxebizitzaren inguruan dugun posizioa irakurgai duzue artikulu honetan…

Zer nolako geroa ?

Herritarren bizia eta gure herriko komertzioaren erakargarritasuna kontutan hartzen ez dituen erabaki estrategiko baten hutsunea dago. Herriko etxeak, HERRI BERRIk bultzatzen dituen proposamenak ber hartzen ditu baina hori ez da nahikoa.

Dena autoen inguruan

Ongi litzateke lur azpiko parkinak eraikitzea uzteari. Horrek, periferian kokatuak diren aparkalekuen erabilpena ahultzen du. Ilôt Foch-i zuzendua den linea ez da buxetan ezarria. Herriko etxearen programan dagoen huts bat da hori ? Gure herriko zentroarentzat garrantzitsua den estrategiarik ez egotea ?
aurrekontu orekatua

Eskola husten direnean

« … Donibane Lohizunek, erakargarritasun handia du eta urtez urte biztanleria kopurua handitzen doa… » 2018ko buxetaren dokumentuan sarrera gisa azaltzen den esaldia da. Bai egia, biztanleriak gora egiten du baina ez sortze eta heriotz balantzaren ondorioz, baizik eta migrazio balantzearen ondorioz (migrazioa esan duzue ?). Bertako biztanleria, adineko jende aberatsez osatua da. Beren aberastasunak etxeak erostera ahalbidetzen die eta horren ondorioz, diru sartze apalak dituzten gazteek ezin dute etxerik erosi edo ukan. Egoera horren ondorioak ikusten dira, gure eskolen izen emateak ikusten ditugunean. Izen emateak apaltzen doaz. Beherakada hori gehien bat nabarmentzen da amaeskoletan : – %17 2017ean (iturria : herriko etxeko zifreak). Ondorio larria da : Biztanleria gora doan heinean, gazteen presentzia ttipitzen doa. Donibane Lohizune zahartzen ari da ! Hau da, auzapez jauna, Donibane Lohizunerentzat nahi dugun geroa ?