Otsailaren 29a arte dugu bigarren etxebizitzen gainzergari buruzko erabakia hartzeko. Auzapezak hurrengo kontseilua martxora atzeratu du, kasualitatea ?

Udaletxeko aparteko bilera

Herri Berriko hautetsiek, hilabete huntako Herriko kontseilua martxoaren 10era pusatua izanen dela jakin dugu. Hori horrela, gaurdanik, bigarren etxebizitzen gainzergaren inguruan dugun iritzia plazaratzera bultzatzen gaitu

Izan ere, onartutako finantza lege berrian, Zergen kode orokorreko 1407 ter artikuluak, “tentsiodun” zonaldeak deitutako herriei bizitegi zerga emendatzeko posibilitatea ematen du. Horren ondorioz, lehen etxebizitza kontsideratuak ez diren bizitegiek, %5a eta %60a arteko emendaketa bat ezagutu lezakete etxebizitza zergan. Donibane Lohizuneren kasuan, Herri Berrik bultzaturik, etxebizitza zerga %20ra emendatu zen orain dela hilabete batzuk. Gai horren inguruko eztabaidari esker, bizitegi zerga emendatzea onartu zen aho batez. Orduz geroztik, Donibaneko auzapezak oroitarazi izan du behin eta berriz, bigarren etxebizitzen kopurua ez emendatzearen garrantzia. Erran genezake beraz, etxebizitza zerga emendatzearen alde garela denak.

Aurreko emendatzearen eraginkortasuna ikusteke dago oraindik. Herri Berrik bere kezka azaleratu zuen bozka egunean, %20az emendatzeak ez zuelako aldaketarako baldintza sinesgarririk sortzen. Azaleratutako duda konfirmatu da. Izan ere, neurria adostu denetik ere, Donibane Lohizunen, bigarren etxebizitzen kopuruak gora egin du. Bigarren etxebizitzen kopurua emendatzea oztopatu nahi baldin badugu edota diru sartze hori hiringintza edo sozial arloan erabili nahi baldin badugu, behar beharrezkoa ikusten dugu, legeak onartu eta ahalbidetzen duen bezala, etxebizitza zerga %60ra igotzea. (Oroitarazi behar dugu etxebizitza zerga %20a pasa denetik, Donibane Lohizunek 2016ean 450.000 euroko diru sartzea ezagutu duela).

Baina, joan den abenduaren 29an moldatu zen Zerga kodeak zehazten du, herri bakoitzak, otsailaren 29a arte duela erabaki bat hartzeko zerga horren inguruan. Hurrengo herri kontseilua martxoaren 10era pusatua izan denez, zaila izanen zaigu otsailaren 29a aitzin erabaki bat hartzea. Ez dugu dudan jartzen Donibane Lohizuneko auzapezak gai honekiko duen interesa. Baina baliteke, egutegiaz ez jabetu izana. Hori horrela, otsailaren 28a aintzin aurreikusia zen herriko kontseilua mantentzea eskatzen dugu, etxebizitza zergari buruz deliberoa har dezagun.