Oporrak bururatzen ari dira eta denak lanera itzuliko gara. Gurekin lanean artzeko gogoa dutenentzat, jakin zazue Herri Berri taldearen ondoko bilkura irailaren 8an iraganen dela, arr 7etan, Duconte karrikako 7.ean den gure egoitzan, Altuenan (ikastolaren ondoan). Bazkidetzarik ez da eskatzen, parte hartzea dohainik da. Soilik zure borondate ona (ahalen araberakoa), energia eta tokiko politika aldarazteko gogoek donibandarren etorkizuna baldintzatuko dute. Taldea denei idekia zaie. Hilabeteroko lehen astelehenean biltzen da, baita balizko beharren arabera ere. Bilkurek 2 oren irauten dute.
Edozein galderarendako, Facebook edo gure helbide hau erabil dezakezu: herri.berri.donibane@gmail.com

Agian laster arte.