Kasu Karsinenera joaitean…

Duela bi urte, uda aintzin, Karsinenerako sartze bidexkak auzapezari jadanik aipatu genizkion: bihurgune «itsua» Arrokako bidera heltzeko, xikana lanjerosa Balkoineko bidean, auzapezak erantzun zigun gogoetan ariko zirela. Bi urte iragan dira eta egoera ez da aldatu. Zer goaitatzen ote dugu, istripu larri bat gertatzea? Karsinenea Donibane Lohizuneko «bilika demografikoa» bilakatzen ari da eta auzo horretara heltzeko bideak ezin dira orain bezain lanjerosak egon. Balkoineko bidea ere ezin da den bezala atxiki, batez ere herriko etxeak…

Iruzkinak desaktibatuta daude Kasu Karsinenera joaitean… sarreran

Donibaneko trafikoa arintze bidean

2017 urtearekin, zirkulazioari buruzko berritxo ona heldu zaigu. Izan ere, aspalditik edonor ohar daiteke, egunero eta laneko orenetan, Urdazuri ibarreko herritik jinik, auto metatzeek Donibane Lohizuneko sartzeak itotzen dituztela. Guk genioen Xantakoko heinean aterabidearen parte bat ondoko honean zela: bi adarren medioz autobidearen sarbide zuzena plantan ezarri behar da. Horri buruz, Departamenduak, ASF-k eta Hego Lapurdiko Hiriguneak egingarritasun ikerketa azkenean izenpetu berria dute. Urrats xume bat baina norabide onean! Ber ildoan, gure ustez komeni laiteke,…

Iruzkinak desaktibatuta daude Donibaneko trafikoa arintze bidean sarreran

Herri Berriko hautetsien adierazpenak

Herriko Etxeetan, akta zibiletan, euskarak bere leku oso osoa hartu behar du eta aukera guzietan agerian izan, ezkontzetatik hasita. Donibane Lohizuneko Herriko Etxean : «Mme, consentez-vous à prendre pour époux, ici présent…?» Célébration d’un mariage en français, bien et classique. «Anderea, onartzen duzu senartzat hartzea hemen den…?» Ezkontzaren ospakizun bera, euskaraz eta frantsesez, bi hizkutzetan hobe! Zilegi ote da? Baietz, dudarik gabe, legeak dio frantsesarekin batera euskaraz ospatzen ahal dela ezkontza Herriko Etxean. Posible ote da?…

Iruzkinak desaktibatuta daude Herri Berriko hautetsien adierazpenak sarreran

HELEP, lehen ezagupen bat

Hara, lerro hauek idazten ditugun egunean marra gainditua da HELEP edo EPCI bakar delakoaren bidean. Hemendik laster, Ipar Euskal Herriak bere lurraldetasuna errespetatuko duen lehen egitura lortuko du. Herri Berrik Iparraldeko berezko instituzio baten eskakizuna betidanik eraman du, eta Donibaneko zerrendetarik bakarra izan da beti hauteskunde programean argi eta garbi asumitzeko. Joan den apirilean, herriko kontseiluak abantzu aho batez alde bozkatu du, auzapeza barne. Hainbat hobe, jende guzti horiek azken urteetako mobilizazioetan sekulan parte hartu…

Iruzkinak desaktibatuta daude HELEP, lehen ezagupen bat sarreran

Lur politika

A zer aitortza, azken herriko kontseiluan auzapezaren partez ukan duguna! Beste behin ere lurraren aintzin-eroste edo « preempzioan » indar gehiago egin beharko zela azpimarratzen ari ginelarik, hara P. Duhartek erantzuten baitzuen egia zela, eta etxebizitza mailan gure beranta bete nahi izanez geroz, hemendik aintzina sozial osozko logika batera joan beharko zela. Eta harrigarria bada ere, gehitu zuen hortaz doi bat berant ohartu zirela, baina orain kartsuki ariko zirela! Gure ustez, segur hobe dela berant…

Iruzkinak desaktibatuta daude Lur politika sarreran

Herri Berriko hautetsien iritzi zutabea

Herri elkargoak ura kudeatzeko kontratu berria negoziatuko du: banatzaile pribatua ala publikoa? Ura ez da merkantzia bat hondasun publikoa baizik! Hosto iharduekin, azaroan, uraren faktura heldu zaigu. Ohar bat, Donibandar guziak partekatua: Ur geza, kondu gazi! Faktura hortan, « Lyonnaise des Eaux »ren partea da gehien emendatzen: bai ur prezioaren m3ri dagokionez eta berdin ur zikinen asenisamendu-biltzekoa. Hemendik bi urtetara, Hego Lapurdiko Hiriguneak ur edankorraren banaketari buruzko kontratu berri bat negoziatu beharko du. Berri ona! Karia hortara,…

Iruzkinak desaktibatuta daude Herri Berriko hautetsien iritzi zutabea sarreran

Donibane aparkalekua

Donibane zentrora iritsi eta aparkatzeko arazoak ikusirik, Xantakon autopista irteera bat dohainik irekitzea proposatzen dugu, autoak zentroan ez metatzeko. Denek dakigu aparkatzea ez dela gauza errexa Donibanen. Baina autoa leku batean utzi baino lehen, hiri barnera ailegatu behar da. Eskolako bakantzetan, asteburuetan, udako bi hilabetetan, gero ta maizago hiriko sarbideak autoz itotuak dira. Noizbehinka, Urdazuri ibarretik edo Baionatik jiten direnek buelta egin behar dute hiri bihotzara hurbildu ahal izan gabe. Bidehandiko korapiloan gaude eta hortaz…

Iruzkinak desaktibatuta daude Donibane aparkalekua sarreran