Heldu den urtean parte hartzeko gogoa?

Oporrak bururatzen ari dira eta denak lanera itzuliko gara. Gurekin lanean artzeko gogoa dutenentzat, jakin zazue Herri Berri taldearen ondoko bilkura irailaren 8an iraganen dela, arr 7etan, Duconte karrikako 7.ean den gure egoitzan, Altuenan (ikastolaren ondoan). Bazkidetzarik ez da eskatzen, parte hartzea dohainik da. Soilik zure borondate ona (ahalen araberakoa), energia eta tokiko politika aldarazteko gogoek donibandarren etorkizuna baldintzatuko dute. Taldea denei idekia zaie. Hilabeteroko lehen astelehenean biltzen da, baita balizko beharren arabera ere. Bilkurek…

Erantzunak desaktibatuta daude Heldu den urtean parte hartzeko gogoa? sarreran

Nor gara?

Herri Berri Donibaneko talde munizipala da. 2000an sortu zen, « Donibane euskaldun » talde munizipala ohia desagertu ondoren. Talde abertzalea izanik ere, Herri Berrik donibandar guziak bildu nahi ditu aniztasun kultural, sozial eta belaunaldikoa integratzen dituen proiektu baten inguruan, erronka ekologikoak ere kontuan hartuz. Herri Berri taldeak Michèle Alliot-Marie-k ezarri politikari alternatiba nagusia izan nahi du. Taldea 2001eko herri hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldiz, Xabi Soubelet zerrenda-buru zuelarik. %12ko emaitza egin zuen,…

Erantzunak desaktibatuta daude Nor gara? sarreran
Skip to content