Herri Berri taldeak bere sorreratik ekin bide ditu: urbanismoa eta etxebizitza.
Nahiz eta azken hamar urte hauetan bilakaera bat agertzen den, herriko etxearen jarrera ez da nahikoa. Azken hamarkadetan hartu den berantak, jokatzeko lekua erabat murriztu du. Eta azken eraikuntzek ez dute erantzuten gaur egungo biztanleriaren beharrei.
Egoitza nagusiak oinarritzat hartuta (egoitza nagusiak hiriaren %50a dira eta beraien artean %18 baino gehiago etxebizitza sozialak dira) eta gehiengoan diren hautetsien erantzuna da azpimarrtazea beraien ekintza eta orientazioak ez direla nahikoak arazoari aurre egiteko.

eraikuntza

Fiskalitatea, herriko aurrekontuan itoa

Trikaldi proiektuko aurrekontua, 336 000€ txiki geratzen da ikusiz 2018ko urtean bigarren etxebizitzaren gainean zergak ekarriko duen diru zama (milioka euro).Nahiz eta zerga horren helburua zen diru zama hori erabiltzea etxebizitzagintzarako, 2017 urtean etxebizitzaren zergak ekarri duen zaman (455 000 €) soilik 24 266 € euro erabiliak izan ziren etxebizitzarako beste guzia erabili zen aurrekontu orokorra orekatzeko. Eta zer esan horri gehitzen bagenizkien iazko “droit de mutation”-eko 2.3 milioi €…
Lurrari doakionez ez da deus aurreikusia nahiz eta jokoan dena “estrategikoa izan Hiriak bere garapena kontrolatzeko” (herriko etxearen gehiengoaren programa elektorala). Donibaneko lurren balioari esker eta beraz bere etxebizitzari esker, herriko etxea altxor bat du bere eskuen artean. Finantzentzat ustekabeko abantaila bat da aldiz bertan bizi nahi dutenentzat izugarrizko oztopo bat. Etxebizitza zergaren parte nagusiena, Herriko Etxearen lehentasunezko erosketan edo eta etxebizitza ekoizpenetan emana izan dadin eskatzen dugu.

Baliabide gehiago? PLU-a gelditzen da

Oroitarazi behar da palankak ez direla soilik fiskalitatean oinarritzen. Nahiz eta ez izan gehiengo publikoa, eragin daiteke urbanismo legedia eraginkorki aplikatuz. Xehetasunik eman gabe, 2018 urtea bukatu gabe, PLU berria izango genuela iragarria izan zaigu. Onartezina da holako dokumentu garrantzitsu bat oraindik bukatzeke egotea jakinez berez, iazko urte bukaeran bukatu behar zutela. Sustapen pribatuak hobeto kudeatzeko berrikuspen sinple bat proposatu genuen, PLU-aren berrikuspen orokorra bukatu bitarte. Euskal Herriko herri askotan bezala, herriko etxeko gehiengoak bat egin zuen gure proposamenarekin. Dena finantza mailan ezin zenez konpondu, ekintza publikoa errexteko neurri bat da. Herriko etxearen borondate onaren frogen zain gira.