2017 urtearekin, zirkulazioari buruzko berritxo ona heldu zaigu. Izan ere, aspalditik edonor ohar daiteke, egunero eta laneko orenetan, Urdazuri ibarreko herritik jinik, auto metatzeek Donibane Lohizuneko sartzeak itotzen dituztela.

Guk genioen Xantakoko heinean aterabidearen parte bat ondoko honean zela: bi adarren medioz autobidearen sarbide zuzena plantan ezarri behar da. Horri buruz, Departamenduak, ASF-k eta Hego Lapurdiko Hiriguneak egingarritasun ikerketa azkenean izenpetu berria dute. Urrats xume bat baina norabide onean!
Ber ildoan, gure ustez komeni laiteke, epe laburrean, egingarritasun ikerketa berria «topo»-ri buruzko treinaz has dezaten. Dudarik gabe, Iparralde ta Hegoko Donibane sartzeetako trafikoa arintzeko, hortan da aterabidearen parte bat. Bigarren urrats xumea eta beti norabide onean!