Donibane zentrora iritsi eta aparkatzeko arazoak ikusirik, Xantakon autopista irteera bat dohainik irekitzea proposatzen dugu, autoak zentroan ez metatzeko.

Denek dakigu aparkatzea ez dela gauza errexa Donibanen. Baina autoa leku batean utzi baino lehen, hiri barnera ailegatu behar da. Eskolako bakantzetan, asteburuetan, udako bi hilabetetan, gero ta maizago hiriko sarbideak autoz itotuak dira. Noizbehinka, Urdazuri ibarretik edo Baionatik jiten direnek buelta egin behar dute hiri bihotzara hurbildu ahal izan gabe. Bidehandiko korapiloan gaude eta hortaz gain itsas mendi artean kokaturik!
Inkesta baten arabera, sarbide horietan diren autoen %60ek ez dute Donibane zeharkatzen baizik. Beraz argi da, ibilgailu horientzat, bide berezi bat beharrezkoa dela. Baina ez bide berri bat… autobidea hor dugulako!
Iduritzen zaigu, Donibanen sartu gabe, Baiona edo Urdazuri bailaratik datozen autoak autobidera zuzenki joan behar direla, sartzea Xantakoko inguruetan kokatuz eta dohaitasuna eskainiz. Guk diogu aterabide parte bat hortan dela. Arazoa eta konponbidea Hego Lapurdiko hirigune mailean gogoetatu behar dira. Dudarik gabe, Donibaneko merak gogoetak bultzatzen ahalko ditu, Hiriguneko lehendakaria ere den ber!