Errota zahar, proiektu arriskutsu bat

2016ko irailan, Herriko kontseiluan eztabaidagai genuen Antolakuntza eta Garapen iraunkor Proiektuko (AGIP / PADD) dokumentu administratiboa. Tokiko hirigintza planaren (THG / PLU) berriskuspenaren baitan, AGIP dokumentu garrantzitsu bat da. AGIP-a ikuspegi estrategiko eta prespektibo bat da gure lurraldearen garapenerako, hurrengo hogei-hogeita bost urteentzat. Norabide orokorrak argitzen ditu arlo urbanistikoan, hornikuntza politikoan, ekipamenduetan, espazio naturalean eta oihan eta laborantzaren babesean (article L. 151-5 du Code de l’Urbanisme). Herriko etxeko politika orokorreko norabide nagusiak eta gauzatzeko erabiliko…

Iruzkinak desaktibatuta daude Errota zahar, proiektu arriskutsu bat sarreran

Etxebizitza beti bezain larri

Herri Berri taldeak bere sorreratik ekin bide ditu: urbanismoa eta etxebizitza. Nahiz eta azken hamar urte hauetan bilakaera bat agertzen den, herriko etxearen jarrera ez da nahikoa. Azken hamarkadetan hartu den berantak, jokatzeko lekua erabat murriztu du. Eta azken eraikuntzek ez dute erantzuten gaur egungo biztanleriaren beharrei. Egoitza nagusiak oinarritzat hartuta (egoitza nagusiak hiriaren %50a dira eta beraien artean %18 baino gehiago etxebizitza sozialak dira) eta gehiengoan diren hautetsien erantzuna da azpimarrtazea beraien ekintza eta…

Iruzkinak desaktibatuta daude Etxebizitza beti bezain larri sarreran

A 63-k osasunean kalte larriak eragin ditu

Bidarte eta Biriatu artean A63 autobidea zabaltzeko lanak bukatzear dira eta normalean 2018ko uda hasierako bukatu behar lituzkete. Lanak bukatu ostean, ASF-ek (Vinci autopistak) soinu azterketak egin beharko dituzte ikusteko egin dituzten lanak bateragarriak diren legeak inposatzen duen soinu mailarekin. Auzo ainitz kexatzen dira (arrabots trabagarriak eta airearen kalitate txarragatik) kalte ugariengatik eta zalantzak dituzte proposatuak eta burutu dituzten neurrien eraginkortasunarekin. Lanen azken fasean, Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urruña elkartu dira kaltetutako biztanleak…

Iruzkinak desaktibatuta daude A 63-k osasunean kalte larriak eragin ditu sarreran

Nun dira astigar arbolak ?

2012ko abenduko herri kontseiluan, Astigar gunea (Ilôt des Erables), Victor Hugo hiribidearen berrantolatze proiektua onartu zen. Proiektua bere helmugara iritsi da eta horrek, 69 etxebizitza eraikitzea ahalbidetu du -horietarik 23 etxebizitza sozial pribatu- baita, Merkatu ondoan diren komertzioen garapena, Select zinema gunearen handitzea ere. SCCV izena zuen proiektu honen gauzapenak, erdigunean dagoen plazatxoaren berrantolaketa bultzatzen zuen. Herriko Kontseiluak, plaza hori « Celhabe plaza » deitzea erabaki du, lehengo jabeak omentzeko asmoz. Berrantolatze merkea Gune horren…

Iruzkinak desaktibatuta daude Nun dira astigar arbolak ? sarreran

Hobetzen doan buxeta baina… kezka batzuk

Gure iduriko, iragarria izan zaigun buxetak ez du bat egiten gure herriarentzat lehentasunezkoa diren erronkei erantzuteko : Etxebizitza eskuragarriak eta hiri mugikortasuna. Etxebizitzaren inguruan dugun posizioa irakurgai duzue artikulu honetan… Zer nolako geroa ? Herritarren bizia eta gure herriko komertzioaren erakargarritasuna kontutan hartzen ez dituen erabaki estrategiko baten hutsunea dago. Herriko etxeak, HERRI BERRIk bultzatzen dituen proposamenak ber hartzen ditu baina hori ez da nahikoa. Dena autoen inguruan Ongi litzateke lur azpiko parkinak eraikitzea uzteari.…

Iruzkinak desaktibatuta daude Hobetzen doan buxeta baina… kezka batzuk sarreran

Lau eguneko astea

Donibane Lohizuneko familiei egindako galdezketaren ostean eta eskolen kontseiluko bozkaren gehiengoaren ondorioz, eskola asteak, lau egunera pasatuko dira. Hori dela eta, orduak berrantolatzen hasiko dira eta 2018ko sartzeaz geroztik, lau eguneko asteetara pasako gira. Asterik beteena Lau egun eta erdiko asteari esker, eskola egunak arinagoak ziren. Asteazkenetan pausa egiteak, haurrek animazio desberdinak burutu ditzaten ahalbidetzen zuen edo ez baina, horrek ez zuen esan nahi, haurrek aste batean eskolan pasatzen zuten ordu kopurua ttikiago zenik. Egun…

Iruzkinak desaktibatuta daude Lau eguneko astea sarreran

Jakes Esnal, orain etxera?

Auzapez jauna, Kontseilari jaun ta andereak, hona zuen areta ta izenpetzeari azaldua den testoa : Jakes Esnal, 66 urteko donibandarra, giltzapeko 28 garren urtean orain dago, Re-ko ugartean espetxeraturik. ETA-ko kidea, Espainian atentatuei leporatua, Frantzian betirako giltzapeari kondenatu dute. Hala ere, orain dela 9 urte pasa, baldintzapeko askatzea eska dezakela. Jakes Esnal eta abokatuak, 2017-ko irailaren 23an, baldintzapeko askatzea eskatu berria dute, ETA-k armak utziz geroz, biktima guzien dretxoak eta estatua onartu ere, Euskaldunak milaka ibili…

Iruzkinak desaktibatuta daude Jakes Esnal, orain etxera? sarreran

Herri Berrik bake artesauak sustengatzen ditu !

Herri Berrik joan den astean atxilotu 5 bakegileak sustengatzen ditu. Beren askatzera baita Euskal Herrian bake prozesu baten berrabiatzera deitzen duen petizioa izenpetzen dugu eta izenpetzera gomitatzen. http://artisansdelapaix.wesign.it/fr

Iruzkinak desaktibatuta daude Herri Berrik bake artesauak sustengatzen ditu ! sarreran

Trikaldi “afera”

Trikaldi laster suntsitua? Berrogoi urteren ondotik eta Donibaneko herriko eta inguruko adineko jendeari hainbeste mesede eta zerbitzu on bete ondotik, Trikaldi zahar etxea zerratzeko irriskuan dago, «Kostaldeko ospital zentroa» diru ainitz galtzen ari omen delakotz. Berdi zaie zahar jende kopurua beti goraldera joatea, Trikaldi danba betea egoitea edo hantxe sartzeko goait-lerroa luze-luzea izatea. Sosa da arrazoin bakarra eta berriz ere Donibane Lohizune haien murrizketen entsaialeku bilakatu da. Zuzendaria zaharrei bere urteberria ematera etorri da eta…

Iruzkinak desaktibatuta daude Trikaldi “afera” sarreran