Auzapez jauna AHL alde edo aurka ote zira? Herri Berrik eta Donibandar guziek, erantzun argi bat eskertuko genuke.

Herri Berri talde munizipala harritua egon da Peyuco Duharten azken hitzak entzunez Abiadura Handiko Linearen gaur egungo proiektuari buruz, iritziz aldatzen ari dela emaiten baitu.

UMPk Eskualde hauteskundeetan aurkezten duen zerrendan 5. tokian dugu Peyuco Duhart, arrunt AHLaren alde den Alain Lamassouren gibelean. France 3 telebista kateari erantzunez, Peyuco Duhartek deklarapen nahasiak egin ditu herenegun, linearen balizko lurperatzearen inguruan.

Auzapez Jaunaren agiantza zeremonian parte hartu duten Herri Berriko hiru hautetsientzat, hau sorpresa ! Zeremonia horretan, duela bi aste bakarrik iragan dena, Peyuco Duhart argiki et fermuki mintzatu zen proiektu horren kontra.

Harrigarria da ikustea Auzapez Jauna nola aldatu den iritziz hain denbora gutitan ! Zer kontrastea bi deklarapenen artean !

Herri Berrik ez du ulertzen bat-bateko iritzi aldaketa hau bainan hala ere oroitzen da gertatu ziren polemiketaz Peyuco Duhart UMPko zerrendan posizio on batean izan dadin. Zer erran nahi du horrek ? Posizio on horretan izateko AHLri buruz zuen iritzi sendoa sakrifikatu behar izan duela ? Zoin kario den prezioa !

Auzapez Jaunak AHLko gaur egungo proiektuaren alde izan nahi badu, Herri Berrik ez du problemarik ikusten. Aldiz Herri Berrik beste behin galdegiten diona da gardentasunez jokatzea Donibaneko herritarrekiko. Mediateka eta Elgar akanpalekuko gai sentsibleen arazoak publiko zabalari azalarazi ondoren, Herri Berrik hori galdegin nahi dio Auzapez Jaunari: Akitania eskualdea gobernatzeko xantza handiak dituzten UMP eta PS zerrendekin adostasunez, AHLko proiektu horren alde edo kontra zare Auzapez Jauna ? Herri Berrik, baita ere gure ustez Donibandar guziek, eskertuko luke erantzun argia ukaitea.