Herri elkargoak ura kudeatzeko kontratu berria negoziatuko du: banatzaile pribatua ala publikoa? Ura ez da merkantzia bat hondasun publikoa baizik!

Hosto iharduekin, azaroan, uraren faktura heldu zaigu. Ohar bat, Donibandar guziak partekatua: Ur geza, kondu gazi!

Faktura hortan, « Lyonnaise des Eaux »ren partea da gehien emendatzen: bai ur prezioaren m3ri dagokionez eta berdin ur zikinen asenisamendu-biltzekoa. Hemendik bi urtetara, Hego Lapurdiko Hiriguneak ur edankorraren banaketari buruzko kontratu berri bat negoziatu beharko du. Berri ona! Karia hortara, Hiriguneak ur kalitate eta preziori buruzko ikerketak bultzatuko ditu jakiteko zein izanen den ur banatzaile hoberena: herrikoa ala pribatua?

Guk diogu uraren prezioa behititzen ahal dela kalitaterik galdu gabe eta denen onurean. Adibide gisaz, Saran da Hiriguneko ur prezio merkeena! Han, ur banatzailea? Sarako herria! Bidea ote?