Bidarte eta Biriatu artean A63 autobidea zabaltzeko lanak bukatzear dira eta normalean 2018ko uda hasierako bukatu behar lituzkete. Lanak bukatu ostean, ASF-ek (Vinci autopistak) soinu azterketak egin beharko dituzte ikusteko egin dituzten lanak bateragarriak diren legeak inposatzen duen soinu mailarekin. Auzo ainitz kexatzen dira (arrabots trabagarriak eta airearen kalitate txarragatik) kalte ugariengatik eta zalantzak dituzte proposatuak eta burutu dituzten neurrien eraginkortasunarekin.
Lanen azken fasean, Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urruña elkartu dira kaltetutako biztanleak laguntzeko. Duela gutxi gure taldeak informazio kezkagarri hori hedatu zuen beraz iniziatiba hori sustengatzen dugu baina egoera oraindik kezkagarria da. Arrabotsa zinez trabagarria da beraz, segurtatu beharko da hartzen dituzten neurriak erangikorrak direla eta eesandakoa egia dela.

trafikoa

Zarata eta oinarrizko partikulak ?

Prefetaren gutunaz ongi oroitzen dira herritarrak, barnean aurreikusten zuen soinu isolamendu lanak egitea… Arazoa konpondu daiteke soinu hedapenean zentratzen bagira eta ez soinu errezibitzean. Urtaburuko biztanleek leihoak eta pertsianak itxirik bizi behar ote dira? Etxetxoa baratze batekin ez ote luke ahalbidetu behar kanpo bizitza bat?
Arrabotsa kaltea lehentasun bat da. Nahiz eta arrabotsa izan agerian den lehen kaltea badira beste batzuk: airearen kutsadura eta usaimen kalteak. Auto hodietatik ateratzen den gasa etxebizitzara iristen da (fatxadatik hasita eta etxe barnean bukatuz). Eta aipatu gabe doa, arrazoin desberdinengatik beraien ondasuna saldu nahi dutenek balioa galduko dutela.

Bizi kalitate duina eskubide bat guziontzat

Harreta berezi bat emango dugu hiriak bere energia guztia bere biztanleen laguntza eta bizi kalitatean jarriko duela segurtatzeko. Nahiz eta hasieratik autopista zabaltzeak polemika egin duen, ez ditugu onartzen donibandar atal oso baten gainean izan ditzazkeen ondorioak.