Etxebizitza beti bezain larri

Herri Berri taldeak bere sorreratik ekin bide ditu: urbanismoa eta etxebizitza. Nahiz eta azken hamar urte hauetan bilakaera bat agertzen den, herriko etxearen jarrera ez da nahikoa. Azken hamarkadetan hartu den berantak, jokatzeko lekua erabat murriztu du. Eta azken eraikuntzek ez dute erantzuten gaur egungo biztanleriaren beharrei. Egoitza nagusiak oinarritzat hartuta (egoitza nagusiak hiriaren %50a dira eta beraien artean %18 baino gehiago etxebizitza sozialak dira) eta gehiengoan diren hautetsien erantzuna da azpimarrtazea…

Erantzunak desaktibatuta daude Etxebizitza beti bezain larri sarreran

A 63-k osasunean kalte larriak eragin ditu

Bidarte eta Biriatu artean A63 autobidea zabaltzeko lanak bukatzear dira eta normalean 2018ko uda hasierako bukatu behar lituzkete. Lanak bukatu ostean, ASF-ek (Vinci autopistak) soinu azterketak egin beharko dituzte ikusteko egin dituzten lanak bateragarriak diren legeak inposatzen duen soinu mailarekin. Auzo ainitz kexatzen dira (arrabots trabagarriak eta airearen kalitate txarragatik) kalte ugariengatik eta zalantzak dituzte proposatuak eta burutu dituzten neurrien eraginkortasunarekin. Lanen azken fasean, Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urruña elkartu…

Erantzunak desaktibatuta daude A 63-k osasunean kalte larriak eragin ditu sarreran

Nun dira astigar arbolak ?

2012ko abenduko herri kontseiluan, Astigar gunea (Ilôt des Erables), Victor Hugo hiribidearen berrantolatze proiektua onartu zen. Proiektua bere helmugara iritsi da eta horrek, 69 etxebizitza eraikitzea ahalbidetu du -horietarik 23 etxebizitza sozial pribatu- baita, Merkatu ondoan diren komertzioen garapena, Select zinema gunearen handitzea ere. SCCV izena zuen proiektu honen gauzapenak, erdigunean dagoen plazatxoaren berrantolaketa bultzatzen zuen. Herriko Kontseiluak, plaza hori « Celhabe plaza » deitzea erabaki du, lehengo jabeak omentzeko asmoz. Berrantolatze…

Erantzunak desaktibatuta daude Nun dira astigar arbolak ? sarreran

Hobetzen doan buxeta baina… kezka batzuk

Gure iduriko, iragarria izan zaigun buxetak ez du bat egiten gure herriarentzat lehentasunezkoa diren erronkei erantzuteko : Etxebizitza eskuragarriak eta hiri mugikortasuna. Etxebizitzaren inguruan dugun posizioa irakurgai duzue artikulu honetan… Zer nolako geroa ? Herritarren bizia eta gure herriko komertzioaren erakargarritasuna kontutan hartzen ez dituen erabaki estrategiko baten hutsunea dago. Herriko etxeak, HERRI BERRIk bultzatzen dituen proposamenak ber hartzen ditu baina hori ez da nahikoa. Dena autoen inguruan Ongi litzateke lur azpiko…

Erantzunak desaktibatuta daude Hobetzen doan buxeta baina… kezka batzuk sarreran

Lau eguneko astea

Donibane Lohizuneko familiei egindako galdezketaren ostean eta eskolen kontseiluko bozkaren gehiengoaren ondorioz, eskola asteak, lau egunera pasatuko dira. Hori dela eta, orduak berrantolatzen hasiko dira eta 2018ko sartzeaz geroztik, lau eguneko asteetara pasako gira. Asterik beteena Lau egun eta erdiko asteari esker, eskola egunak arinagoak ziren. Asteazkenetan pausa egiteak, haurrek animazio desberdinak burutu ditzaten ahalbidetzen zuen edo ez baina, horrek ez zuen esan nahi, haurrek aste batean eskolan pasatzen zuten ordu kopurua…

Erantzunak desaktibatuta daude Lau eguneko astea sarreran

Jakes Esnal, orain etxera?

Auzapez jauna, Kontseilari jaun ta andereak, hona zuen areta ta izenpetzeari azaldua den testoa : Jakes Esnal, 66 urteko donibandarra, giltzapeko 28 garren urtean orain dago, Re-ko ugartean espetxeraturik. ETA-ko kidea, Espainian atentatuei leporatua, Frantzian betirako giltzapeari kondenatu dute. Hala ere, orain dela 9 urte pasa, baldintzapeko askatzea eska dezakela. Jakes Esnal eta abokatuak, 2017-ko irailaren 23an, baldintzapeko askatzea eskatu berria dute, ETA-k armak utziz geroz, biktima guzien dretxoak eta estatua onartu ere,…

Erantzunak desaktibatuta daude Jakes Esnal, orain etxera? sarreran

Kasu Karsinenera joaitean…

Duela bi urte, uda aintzin, Karsinenerako sartze bidexkak auzapezari jadanik aipatu genizkion: bihurgune «itsua» Arrokako bidera heltzeko, xikana lanjerosa Balkoineko bidean, auzapezak erantzun zigun gogoetan ariko zirela. Bi urte iragan dira eta egoera ez da aldatu. Zer goaitatzen ote dugu, istripu larri bat gertatzea? Karsinenea Donibane Lohizuneko «bilika demografikoa» bilakatzen ari da eta auzo horretara heltzeko bideak ezin dira orain bezain lanjerosak egon. Balkoineko bidea ere ezin da den bezala atxiki, batez…

Erantzunak desaktibatuta daude Kasu Karsinenera joaitean… sarreran

Udaletxeko aparteko bilera

Otsailaren 29a arte dugu bigarren etxebizitzen gainzergari buruzko erabakia hartzeko. Auzapezak hurrengo kontseilua martxora atzeratu du, kasualitatea ? Herri Berriko hautetsiek, hilabete huntako Herriko kontseilua martxoaren 10era pusatua izanen dela jakin dugu. Hori horrela, gaurdanik, bigarren etxebizitzen gainzergaren inguruan dugun iritzia plazaratzera bultzatzen gaitu Izan ere, onartutako finantza lege berrian, Zergen kode orokorreko 1407 ter artikuluak, “tentsiodun” zonaldeak deitutako herriei bizitegi zerga emendatzeko posibilitatea ematen du. Horren ondorioz, lehen etxebizitza kontsideratuak ez…

Erantzunak desaktibatuta daude Udaletxeko aparteko bilera sarreran

Donibaneko trafikoa arintze bidean

2017 urtearekin, zirkulazioari buruzko berritxo ona heldu zaigu. Izan ere, aspalditik edonor ohar daiteke, egunero eta laneko orenetan, Urdazuri ibarreko herritik jinik, auto metatzeek Donibane Lohizuneko sartzeak itotzen dituztela. Guk genioen Xantakoko heinean aterabidearen parte bat ondoko honean zela: bi adarren medioz autobidearen sarbide zuzena plantan ezarri behar da. Horri buruz, Departamenduak, ASF-k eta Hego Lapurdiko Hiriguneak egingarritasun ikerketa azkenean izenpetu berria dute. Urrats xume bat baina norabide onean! Ber ildoan, gure…

Erantzunak desaktibatuta daude Donibaneko trafikoa arintze bidean sarreran

Herri Berrik bake artesauak sustengatzen ditu !

Herri Berrik joan den astean atxilotu 5 bakegileak sustengatzen ditu. Beren askatzera baita Euskal Herrian bake prozesu baten berrabiatzera deitzen duen petizioa izenpetzen dugu eta izenpetzera gomitatzen. http://artisansdelapaix.wesign.it/fr

Erantzunak desaktibatuta daude Herri Berrik bake artesauak sustengatzen ditu ! sarreran

Herri Berriko hautetsien adierazpenak

Herriko Etxeetan, akta zibiletan, euskarak bere leku oso osoa hartu behar du eta aukera guzietan agerian izan, ezkontzetatik hasita. Donibane Lohizuneko Herriko Etxean : «Mme, consentez-vous à prendre pour époux, ici présent…?» Célébration d’un mariage en français, bien et classique. «Anderea, onartzen duzu senartzat hartzea hemen den…?» Ezkontzaren ospakizun bera, euskaraz eta frantsesez, bi hizkutzetan hobe! Zilegi ote da? Baietz, dudarik gabe, legeak dio frantsesarekin batera euskaraz ospatzen ahal dela ezkontza Herriko Etxean.…

Erantzunak desaktibatuta daude Herri Berriko hautetsien adierazpenak sarreran

Lur politika

A zer aitortza, azken herriko kontseiluan auzapezaren partez ukan duguna! Beste behin ere lurraren aintzin-eroste edo « preempzioan » indar gehiago egin beharko zela azpimarratzen ari ginelarik, hara P. Duhartek erantzuten baitzuen egia zela, eta etxebizitza mailan gure beranta bete nahi izanez geroz, hemendik aintzina sozial osozko logika batera joan beharko zela. Eta harrigarria bada ere, gehitu zuen hortaz doi bat berant ohartu zirela, baina orain kartsuki ariko zirela! Gure ustez, segur…

Erantzunak desaktibatuta daude Lur politika sarreran

Emaztegaientzako politika publikoak proposatzen ditugu

Martxoaren 8an, larrialdi egoeran diren emazteei harrera gune baten eta baliabideen eskaintzeko beharra azpimarratu dute, besteak beste. Martxoaren 8aren karietara, Donibane Lohizuneko Herri Berri taldeak emazteen harrerarako guneen sortzea, eta emazteen lan baldintzetaz zein haurren zaintza lanari buruz hausnartzeko lan talde baten sortzeko proposamenak luzatu ditu." Martxoaren 8ko eguna emazteen eskubideen aldeko politika publikoen bultzatzeko eguna ere bada Donibane Lohizuneko Herri Berri oposizioko taldearentzat. Egun horren karietara, emazteen egoeraz jabetzeko nahia erakutsi…

Erantzunak desaktibatuta daude Emaztegaientzako politika publikoak proposatzen ditugu sarreran

Herri Berriko hautetsien iritzi zutabea

Herri elkargoak ura kudeatzeko kontratu berria negoziatuko du: banatzaile pribatua ala publikoa? Ura ez da merkantzia bat hondasun publikoa baizik! Hosto iharduekin, azaroan, uraren faktura heldu zaigu. Ohar bat, Donibandar guziak partekatua: Ur geza, kondu gazi! Faktura hortan, « Lyonnaise des Eaux »ren partea da gehien emendatzen: bai ur prezioaren m3ri dagokionez eta berdin ur zikinen asenisamendu-biltzekoa. Hemendik bi urtetara, Hego Lapurdiko Hiriguneak ur edankorraren banaketari buruzko kontratu berri bat negoziatu beharko du. Berri…

Erantzunak desaktibatuta daude Herri Berriko hautetsien iritzi zutabea sarreran